
Vital Fundazioa Kulturuneak proposamen berri bat hartzen du, Gasteizko kultur programazioan laguntzeko helburuarekin, May Gorostiaga protagonista duen 'Nire munduan' ahozko narrazio ikuskizuna.
Informazioa
Ikuskizuna
Atsegin dut neure irudia ikustea niri begira daudenen begi-ninietan. Atsegin dut pentsatzea besteen barruan “ni” txiki bat dagoela… Barne-mundu bakoitza liluragarria da… Haiek ere nire mundua ote? Gazte eta helduentzako ahozko narrazio ikuskizuna.
May Gorostiaga
Kultikultorea. Narratzaile, aktore, irakasle, sortzaile eta antzerki zuzendaria. 25 urtetik gorako eskarmentua, murgiltzen den proiektu bakoitzetik lehen egunean bezala ikasten jarraitzen du. Umorearen iturri klasikoenetatik edanez, adierazpide berriak arakatzen jarraitzen du. Egoera ezberdinetatik irribarrerik inozenteena edo konprometituena sortarazteko hitzaren eta egoeren zirikatzailea da.
Sarrera
Sarrera librea edukiera bete arte.